viernes, 13 de mayo de 2016

Italiako kronika (Eraiz, Amaia Pidal, Idoia eta Libe)




















Italiako kronika


Lehenengo eguna (apirilak 10): taldeetan banatu ginen Bilbora
joateko eta bertan autobus geltokian geratu ginen guztiak
batera autobusa hartzeko
eta Santanderrera joateko. Behin aeroportuan ginela, gure hegazkina
apurtu zen eta eta bi ordu itxaron
izan behar genuen beste hegazkin bat heldu arte. Erromara berandu iritsi ginenez, autobusa galdu genuen eta kalean afaldu ondoren, beste autobusa itxoiten egon ginen.
Azkenean hostalera iritsi ginen eta batzuk buelta bat
ematera atera ziren besteak hostatuan
kartetara jolasten geratu ziren bitartean.


 


BITXIKERIA: 5€-ko txartel bat
eman ziguten, hegazkina berandu iristen zelako eta bertako dendan gastatzeko.


 


Bigarren eguna (apirilak 11): gosaldu ondoren, Fontana di Trevitik eta Pliazza Veneciatik pasa ginen Foro Erromatarrerarako bidean ginela. Foro Erromatarrerako, mugikorraren bidez bertako historia azaltzen zuen gia
bat hartu genuen eta ondoren, Colisseora abiatu ginen, gia berdina
hartzen. Bazkaldu ondoren, Trastevere auzoa ikusi genuen.
24Km ibili ondoren hostatura bueltatu ginen. Hostaturako bidean hainbat gauza ikusi genituen,
Panteoia, Plaza España, Piazza du Popolo,...


 


BITXIKERIA: hostatuko katua, gure gosaria
jateko asmoa izan zuen. Argazki bat
ateratzen ari ginela, guardia batek atentzioa deitu zigun eskaileretan eserita geundelako.


 


Hirugarren eguna (apirilak 12): goizean, Vatikanoraino ibiltzen joan ginen eta Capilla Sixtina
eta Vatikanoko museoak bisitatu genituen. Arratsaldean, denbora librea izan
genuen eta parke batetik egon ginen,
Vatikanoren ondoan zegoena.


 


BITXIKERIAK: Eraiz, Iñigo eta Amaia Pidal Vatikanoko
museoetan galdu ziren eta mutikoei uso batek kaka egin
zien. Vatikanon argazki bat ateratzen
ari ginela, beste guardia batek atentzioa deitu zigun.


 


Laugarren eguna (apirilak 13): goiz altsatu ginen Florentziara
trena hartzeko. Aterpera joan ginen eta buelta bat heman
ondoren, bertan jan genuen. Arratsaldean,
katedraleko kupula ikusi nahi izan genuen (Duomo plazan
dagoena) baino oso goiz isten zuten
eta “Galeria de la Academia”-ra
joan ginen. Miguel Angeloren “David” ikusi genuen.


 


BITXIKERIA: Eraizek bere maletaren gurpilak galdu zituen aterpearen bidean.


 


Bostgarren eguna (apirilak 14): Pisara joan ginen eta bertan dorrea ikusi
genuen beste gauzen artean. Arratsaldean Florentziara bueltatu ginen eta denbora librea utzi ziguten.


 


BITXIKERIA: Duomoren plazan geundela, bi mutiko gure
argazki batera batu ziren eta gauean, jatetxe berdinean topatu genituen.


 


Seigarren eguna (apirilak 15): goizean katedraleko kupulara igo ginen
eta ondoan zegoen dorrera ere bai. Arratsaldean, Ponte Vecchiora jaon ginen eta Miguel Angelen plazara igo ginen.
Ondoren denbora librea izan
genuen.


 


BITXIKERIA: kupularako eta ondoko dorrerako igoera oso nekagarria izan zen
eta oso zaila, eskailerak
oso estuak zirelako.


 


Zazpigarren eguna (apirilak 16): goizean, Erromara bueltatu ginen trenez eta katakunbetara joateko bidean, jatetxe batean jan genuen. Gero
autobusez gerturatu ginen lekuraino eta bisitatu genituen gida batekin. Bueltatzean
inmigrazioaren aldeko greba
batekin topatu ginen.


 


BITXIKERIAK: Katakunbetatik atera ginen eta errepide estu batean geundela, aita santua auto zahar batean pasa zen.


Katakunbetako gida Burgi abizena zuen
eta Iñigoren etxeko argazki bat erakutsi
zigun bere iPad.


Espagna plazan geundela, Amaiari txori bat kaka
egin zion jertsean eta ondoan zeudenei zipriztindu zigun.


 


Zortzigarren eguna (apirilak 17): Goiz atera ginen eta autobus bat hartu
genuen aeroportura joateko. Bertan hegazkina itxaron genuen eta Santanderrera iristean, aeroportuko jatetxean jan genuen.
4 ordu itxaron ondoren autobus bat hartu genuen
Bilbora joateko. Bilbon, bi talde
egin genituen; batzuk Aitorrekin herrietaraino bueltatu ziren, eta besteak autobus bat hartu
zuten Iruñeraino eta han gurasoekin etxera bueltatu ziren.


 


BITXIKERIAK: Erromatik aeroporturako autobusean, jende asko zegoen
eta oso zaila izan zen igotzea.
Atera behar ginenean Aitor konturatu zen Amaiaren maleta ez zutela sartu.


Berlinera joaten ziren pertsonak gure Santanderreko hegazkinean sartu ziren eta ondorioz pixka bat beranduago
atera ginen.


 


 







No hay comentarios:

Publicar un comentario